Aurkezpena


Helburuak

Lanen bidalketa

Epaimahaia
Kategoriak eta sariak

Nestor Basterretxearen “Hilarri Solidarioa”

Erakunde antolatzaileak

…….

 .

HELBURUAK

Logo minuto2010ean UNESCO Etxeak martxan jarri zuen “Eman minutu 1 …-ren alde” ikus-entzunezko lanen lehiaketa. Honen helburua, mundu mailan giza eskubideekin zerikusia duten arazoei buruz gizartea sentikor bihurtzea eta kontzientzia zabaltzea da.

“Eman minutu 1… ren alde” lehiaketaren irabazleak izango dira ikus-entzunezko lan onenak eta giza eskubideak hoberen defendatu, bultzatu, aldarrikatu, zabaldu eta kontziatzen dutenak.

Guztiak berdinak garela eta eskubide eta betebehar berberak ditugula aldarrikatzen du “Eman Minutu 1” lehiaketak, eta denok defendatu behar ditugula pertsona guztien eskubideak. Inork ere ezin ditu eskubide horiek saihestu eta, hortaz, eskubideok urratzen diren tokian horiek babesteko betebeharra du.

2015ean, VI.  edizioan, lehiaketak “Eman minutu 1 berdintasunaren alde” izena hartzen du.

Lanek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustatzeari, defendatzeari eta/edo eskubide hau urraketa salatzeari buruzkoak izan behar dute.

Lehiaketak arrakasta handia lortu du. Partehartzaileei dagokionez, 344 lan aurkeztu dira bost edizioetan; lanek jarraipen masiboa izan dute interneten eta sari banaketara etortzen den jende kopurua gero eta handiagoa da.

 

 .

LANEN BIDALKETA

Edoizein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira lanak eta honako formatu hauetakoren batean: mov, avi, flv, mpeg, mp4. Gehienez ere minutu bateko iraupena izango dute, kreditu-tituluak kontuan hartu gabe (ez da beharrezkoa kreditu-titulu horiek sartzea).

Lanak filmatzeko telefono mugikorra, Iphonea, PDA, Webcamak, argazki-kamera edo bideo-kamera digitala erabili ahal izango dira, baina lanak aurrez adierazitako bost formatuetako batean (mov, avi, flv, mpeg eta mp4) eta ahalik eta bereizmen handienean aurkeztu beharko dira.

Lanak egiteko edozein teknika edo postprodukzio mota erabil dezakete egileek.

V. edizioan, “Eman minutu 1 Giza eskubideen alde”, 2016ko otsailaren 1ean, 23:59an, bukatuko da izena emateko eta lanak bidaltzeko epea.

Lehiaketaren oinarriak kontsulta ditzakezue esteka honetan

 

.

EPAIMAHAIA

El jurado está compuesto por personas expertas en Derechos Humanos y en el mundo audiovisual:

–     Asier Arrieta, creativo publicitario y profesor de la UPV/EHU.

–     Begoña Atin, periodista y productora ejecutiva.

–     Unai Aranzadi, realizador y periodista.

–     Juan Carlos Vázquez, director de ‘Kultura, Comunicación y Desarrollo’.

–     Aritz Galarza, productor ejecutivo y programador de televisión de EITB.

–     Aizpea Goenaga, directora del Instituto Etxepare.

–     Ander Mendívil, redactor publicitario de Maccan.


.

KATEGORIAK ETA SARIAK

Hauek izango dira sariak, hiru kategorietan:

…..

Eman minutu 1 Saria: kategoria nagusia eta sari gorena.

Saria: Nestor Basterretxearen “Hilarri Solidarioa – Estela Solidaria”.

Berdintasunari eta Giza Eskubideei buruzko dokumentalaren errealizazioa finantzatuko da, guztira 5.000 euroko zenbatekoan.

Lan irabazlea epaimahai espezializatu baten irizpideen arabera aukeratuko da, lehiaketaren oinarriak betetzen baldin baditu.

…..

Ekin eta Egin Saria:

Saria: Bideo-kamera + garaikurra.

Ikastetxe, gazteen kultura-elkarte eta abarrei zuzendura dago sari hau; 18 urtetik beherakoei, beti ere. Gazteek bakarka edo taldean aurkeztu ahal izango dute beren lana.

…..

UNESCO Etxea Saria:

Saria: Bideo-kamera + garaikurra.

Kategoria honetan irizpide hau balioetsiko da: mezua eta mezu hori zenbateraino datorren bat UNESCOk, eratu zenean, Giza Garapen Iraunkorra lortzeko bere gain hartu zuen helburuarekin.

 

  .

NESTOR BASTERRETXEAREN “HILARRI SOLIDARIOA”

Nestor Basterretxearen “Estela Solidaria- Hilarri Solidarioa” eskultura da maila nagusiko saria.

2013ko udaberrian, UNESCO Etxeak laguntza eskatu zion eskultoreari, eskultura bat diseina zezan “Emadazu minutu bat” bideo-lehiaketako lehen sarirako; eskulturak, gainera, pertsona eta erakunde askok giza eskubideak sustatzen eta babesten nahiz funtsezko askatasunak aldezten egindako ekarpen garrantzitsuen aitormena izan behar zuen. Haste beretik ahalegin guztia egin zuen ideia gauzatzeko, berehala jarri zen lanean, eta, aste batzuk geroago, UNESCO Etxeari dohaintzan eman zion “Estela Solidaria-Hilarri Solidarioa” saria izango zenaren zirriborro batzuk aurkeztu zizkigun.

Nestor Basterretxeak berriz ere jarri zuen bere sortze-ahalmen guztia konpromiso solidario baten alde, berriz ere jarri zuen bere sormena zuzentzat jotzen zuen kausa baten bidean.

Guretzat, harro egoteko modukoa da “Estela Solidaria-Hilarri Solidarioa” izatea, euskal artista unibertsal eta, aldi berean, hurbileko baten legatua delako. Eta gure ardura da sari horri ahalik eta ospe, sona, koherentzia eta baliorik handiena ematea, pertsona handi, egundoko, eskuzabal eta konprometitu baten oroipena ekarriko digulako.

Fabrikazioa Bete Mansonia zurez gauzatu da, Nestor Basterretxearen diseinua eta planoak oinarri hartuta, eta akabera satinatua du antikuario beltzean, ageriko zurarekin. Gutxi gorabehera, neurri hauek ditu: 45 cm-ko garaiera; 27 cm-ko diametroa; eta 5 cm-ko lodiera.

 

.

ERAKUNDE ANTOLATZAILEAK

UNESCO Etxeak antolatzen du lehiaketa,  Bizkaiko Foru Aldundiaren Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritza Nagusiaren, Bilboko Udalaren eta Getxoko Udalaren babesarekin.

Logo_UNESCO_Etxea_150N           horizontal1transp-GIF            Logo Ayuntamiento de Bilbao        Logo_Getxo_coopvert

www-icon     FB_icon    twitter ok copia   logo_youtube2

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s